Eskorta-hegaztien Arraza Entziklopedia > Ahateak > Faroetako Ahatea

Faroetako Ahatea

Arrazaren deskribapena

Faroetako ahatea, ahate arraza zahar eta sendoa da. Faroe Uhartetako argazki zaharretan ikusten denez, ahate hau ibai eta hondartzetan elikatzen zen. XX. mendera arte edozein etxetan oilo eta ahateak zeunden, beraz, Faroe Uhartetan biztanleak baino hegazti gehiago zeuden. Faroe Uhartetan azeri edo bestelako harraparirik ez dagoenez, Faroetako ahateak landetan libre usten ziren. Hori dela eta, jendea ez da beraien elikaduraz gehiegi arduratu behar, ahateak beraiek bakarrik elikatzen baitira eta nahiz eta janari hain ona ez jan, haragi nahikoa ematen baitute. XX. mendearen hasieratik aurrera Faroetako ahate-populazioa gutxitu egin da. Hori horrela izan da, behin hil eta garbitzen direnean bakarrik 1 kg edo 1,3 kg pisatzen dutelako. Beraz independentea den eta bere burua aski duen ahate honen lekua, Pekin ahateak hartu zuen. Pekin ahateak haragi gehiago dauka, baina, hobeto elikatu behar da. Faroetako ahateak kolore askotakoak izan daitezke: basatiak, zuri edo beltzak bular zuriarekin. Ahate hauek desagertzeko arrisku larrian daude. Faroe Uhartetan 2000 ahate baino gutxiago daude.
argazkia Faroetako Ahatea

Faroetako Ahatea

Faroetako Ahatea

Lumaren kolorea kolore asko

Pisua
ahate arra 2 kg
ahatea 1,8 kg

Jatorrizko herrialdea Faroe Uharteak

Urteko arrautza ekoizpena 60 arrautzak

Arrautzaren pisua 50 g

Arrautzaren kolorea zuria

Erabilera haragia

Eraztun tamaina
ahate arra 15 mm
ahatea 15 mm

Argazki galeria

argazkia Faroetako Ahatea
Faroetako Ahatea
argazkia Faroetako Ahatea
Faroetako Ahatea
argazkia Faroetako Ahatea
Faroetako Ahatea

Posta elektrikoaren zerrendan erregistratu

Zure posta elektronikoa:
Zure herria
Zure hizkuntza

Copyright © Eskorta-hegaztien Arraza Entziklopedia, 2011–2017. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Webgunearen mapa – eskorta-hegazti arrazen zerrenda.
Azkenengo eguneraketa: 24. iraila 2017